• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/10/12 - 2023/04/21

Dekretu honen xedea da «Zahartze Osasuntsuaren», «Mugikortasun Elektrikoaren» eta «Ekonomia Zirkularraren» esparruetan ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programa arautzea; horretarako, laguntzen erakunde eskatzaileek aurkeztutako proiektuak trakzio-proiektuetan integratuko dira, zeharkako trakzio-ekimen bakoitzerako ezarritako erronkei eta helburuei erantzun ahal izateko.

Erakunde onuradunak:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eta horretarako egiaztatuta dauden eragile zientifiko-teknologikoak, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, dekretu hori hirugarren aldiz aldatzen duen urtarrilaren 26ko 21/2021 Dekretuan edo bi horiek ordezteko araudian ezarritakoarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.

Enpresak, haien tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere.

Elkarte edo fundazio gisa legez eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Administrazio publikoei lotuta edo haien mendean dauden eta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute entitate eskatzaileek egindako jarduerek, baldin eta dekretu honen 2. artikuluan ezarritako baldintzak beterik ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboa diseinatzera edo kontzeptualizatzera bideratuta badaude. Hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:

  1. Gaiaren egungo egoeraren azterketa.
  2. I+G+Bren bideragarritasun-azterketa.
  3. Negozio-ereduaren azterketa.
  4. I+G+B ibilbide-orria egitea.
  5. Proiektuaren partzuergoa eraikitzea.
  6. Proiektuen proposamena edo proposamenak egitea, finantzaketa-programetan aurkezteko.

Laguntzaren zenbatekoa:

Eskabidean, oinarrizko ikerketari, ikerketa industrialari eta garapen esperimentalari dagozkien zeharkako proiektu kolaboratiboa diseinatzeko eta egiteko jarduerak konbinatu ahal izango dira, bakoitzari dagokion ehunekoa adierazita. Laguntzaren gehieneko intentsitatea honako hau izango da:

  1. Oinarrizko ikerketako jarduerei dagokienez, zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboa diseinatzeko eta egiteko kostuen % 100, gehienez.
  2. Ikerketa industrialeko (edo ikerketa aplikatuko) jarduerei dagozkien kostuen % 50, gehienez.
  3. Kostuen % 25, gehienez, garapen esperimentaleko proiektua (edo garapen teknologikoko proiektua) bada.
Enpresaren tamaina
1 -
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved