
Dekretu honen xedea da «Zahartze Osasuntsuaren», «Mugikortasun Elektrikoaren» eta «Ekonomia Zirkularraren» esparruetan ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programa arautzea; horretarako, laguntzen erakunde eskatzaileek aurkeztutako proiektuak trakzio-proiektuetan integratuko dira, zeharkako trakzio-ekimen bakoitzerako ezarritako erronkei eta helburuei erantzun ahal izateko.
Erakunde onuradunak:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eta horretarako egiaztatuta dauden eragile zientifiko-teknologikoak, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, dekretu hori hirugarren aldiz aldatzen duen urtarrilaren 26ko 21/2021 Dekretuan edo bi horiek ordezteko araudian ezarritakoarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.
Enpresak, haien tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere.
Elkarte edo fundazio gisa legez eratutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Administrazio publikoei lotuta edo haien mendean dauden eta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
Dirulaguntza jaso ahal izango dute entitate eskatzaileek egindako jarduerek, baldin eta dekretu honen 2. artikuluan ezarritako baldintzak beterik ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboa diseinatzera edo kontzeptualizatzera bideratuta badaude. Hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:
- Gaiaren egungo egoeraren azterketa.
- I+G+Bren bideragarritasun-azterketa.
- Negozio-ereduaren azterketa.
- I+G+B ibilbide-orria egitea.
- Proiektuaren partzuergoa eraikitzea.
- Proiektuen proposamena edo proposamenak egitea, finantzaketa-programetan aurkezteko.
Laguntzaren zenbatekoa:
Eskabidean, oinarrizko ikerketari, ikerketa industrialari eta garapen esperimentalari dagozkien zeharkako proiektu kolaboratiboa diseinatzeko eta egiteko jarduerak konbinatu ahal izango dira, bakoitzari dagokion ehunekoa adierazita. Laguntzaren gehieneko intentsitatea honako hau izango da:
- Oinarrizko ikerketako jarduerei dagokienez, zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboa diseinatzeko eta egiteko kostuen % 100, gehienez.
- Ikerketa industrialeko (edo ikerketa aplikatuko) jarduerei dagozkien kostuen % 50, gehienez.
- Kostuen % 25, gehienez, garapen esperimentaleko proiektua (edo garapen teknologikoko proiektua) bada.