Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-auditoria integralak egiteko laguntzak_2023

Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2023/04/25 - 2024/03/29
Araudia:
Minimis
Lehentasunezko helburua da industria eta hirugarren sektoreetan energia berriztagarrien erabilera potentziala, aurrezpena eta efizientzia energetikoa lortzea helburu duten ekintzak sustatzea, hori guztia EAEko lurraldean, eta energia aurreztea eta efizientzia energetikoa lortzea helburu duten ekintzak identifikatzea eta sustatzea, baita energia berriztagarriak erabiltzea ere Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio eta eraikin publikoetan.
ERAKUNDE ONURADUNAK
- ETEak industria- eta hirugarren sektoreetan
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- UNE-EN 16247 arauaren pean garatzen diren industria- eta hirugarren sektoreetako ETEetan energia-auditoria integralak egitea, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak.
- Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira jarduketa horiek behar bezala egiteko beharrezkoak diren lanen kostu guztiak, hala nola informazioa biltzea, bisitak, neurketak eta kalkuluak egitea, bilerak eta dinamikak antolatzea eta dokumentuak idaztea.
GAUZATZEKO EPEA
- Jarduketa laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi behar da.
- Jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaintzeko, gehienez ere sei (6) hilabeteko epea izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, gehienez ere 2024ko urriaren 31 baino lehen.
DIRULAGUNTZA
- Dirulaguntza, gehienez, diruz lagun daitekeen kostuaren % 50 izango da.
- Diruz lagundu daitekeen kostuari gehieneko muga bat ezartzen zaio, energia-kontsumoaren arabera:
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 300 – < 500) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 9.800 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 150 – < 300) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 7.700 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 50 – < 150) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 6.600 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 30 – < 50) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 5.300 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 20 – < 30) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 4.400 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 10 – < 20) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 3.800 €
- energiaren kontsumoa (tep/urte): 0 – < 10) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 3.300 €
BATERAGARRITASUNA:
- Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateragarriak izango dira beste dirulaguntza batzuekin
ESKAERA EGITEKO EPEA
- Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta horretarako bideratutako aurrekontua agortzen denean amaituko da.
- Nolanahi ere, aurrekontua erabilgarri dagoela ere, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 29an amaituko da.
Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza