Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntza_2022
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/06/07 - 2022/07/07
Dekretu honen xedea da enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen 2022eko ekitaldirako deialdia egitea, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.
Laguntza lerroak:
- Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
- Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak
- Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
- Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak
- Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
- Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.
Entitate onuradunak:
Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza