• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Innobideak-Kudeabide Programa_2022
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2022/05/09 - 2022/09/30
Araudia:
Minimis

Diru-laguntzen programa honen bidez kudeaketa hobetzeko proiektuak lagundu nahi dira, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozenak eta Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutenak.

Entitate onuradunak: 

Bizkaiko enpresak, 5 langile edo gehiago eta 50 baino gutxiagoko plantilla badute eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute

Diruz lagundutako jarduerak:

Diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko da erakunde eskatzailearen Kudeaketa Aurreratuko Ekintza Planean sartuta dauden eta enpresak Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostenean lehentasunez landu beharko lituzkeen kudeaketa-elementuetako bati erantzuten dioten kontsolidazio-proiektuak (2B proiektuak) garatzea. Diruz lagundu daitezkeen kontsolidazio-proiektuek (2B) orientatuta egon beharko dute.
Gutxienez honako eremu hauetakoren batean hobetzeko eskubidea:

  • Estrategia
  • Bezeroak
  • Pertsonak
  • Gizartea
  • Berrikuntza
  • Emaitzak

Gastu hautagarriak: 

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira kanpoko enpresak edo profesional autonomoak kontratatzeko gastuak, aurkeztutako kudeaketa hobetzeko proiektuaren esparruan aholkularitza-jarduerak egiteko.

Laguntzen zenbatekoa: 

Kanpo-aholkularitza gastuen % 60 – Gehienezko dirulaguntza 7.200 euro
Kanpo-aholkularitza gastuen %40 aurreko hiru ekitaldietako bitan Kudeabide programan % 60ko dirulaguntza lortu duten enpresen kasuetan – Gehienezko dirulaguntza 4.800 euro.

Ekintzak burutzeko epea:

2021eko urtarrilaren 1etik eta 2022ko urriaren 1era arteko epean

Enpresaren tamaina
5 - 50
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved