Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzak_2023
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2023/01/01 - 2023/01/31
Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen dirulaguntzen
oinarri espezifikoak arautzea, enplegu-zentroen jarduera garatzeko 2023-2025 ekitaldietan Euskal
Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Erakunde onuradunak:
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, deialdi honen xede diren enplegu-zentroen jarduerak, eta hartarako aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango ditu.
- Laneratzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroak.
Diruz lagundu daitekeen jarduera:
Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz, enplegu-zentroen jarduerak lagun daitezke.
Diruz lagunduko den zerbitzua emateko aldia bi urtekoa izango da, dirulaguntzak emateko
ebazpena jakinarazi ostean, bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.
Cuantía máxima de subvención:
Enplegu-zentroaren jardueraren finantzaketaren kontzeptuak eta zenbatekoak, modulu ekonomiko gisa ezartzen dira:
- Soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea, enplegu-zentroaren jarduera
gauzatzeko behar diren dinamizatzaile-orientatzaileak kontratatzeagatik: 39.034,40€ urtean eta kontratuko. - Hala badagokio, beste kostu batzuk finantzatzea, gehienez ere aurreko puntuan aipatutako
azken zenbatekoaren ehuneko 25eko moduluaren zenbateko baliokidean.
Egikaritze-aldiko bi urteetako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 97.586 eurokoa da.
Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza