• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari eta prestakuntza-erakundeei lotutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak 2023
Dirulaguntza mota:
ikerketa zentroak ,  teknologia zentroak eta I+G unitateak ,  Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
-

Dirulaguntza honen helburua da prestakuntza-erakundeei laguntza ematea, Lanbide Heziketako Sistemarekin lotutako prestakuntza-ekintzak egin ditzaten, langile landunei zein langabeei zuzenduta.

Prestakuntza-Programa Motak

  • I. Lerroa: Profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako prestakuntza.
  • II. Lerroa: Langile landunentzako prestakuntza, profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako berariazko prestakuntza-ekintzen programek osatua.
  • III. Lerroa: Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza, profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-programa espezifikoek osatua.

Prestakuntza-erakunde eskatzaileen betekizunak

  • Prestakuntza-erakundeek eskabidea aurkezteko unean akreditatuta egon beharko dute haren xede diren profesionaltasun-ziurtagirietarako edo lanbide-ziurtagirietarako.
  • Erakunde eskatzaileek behar adina instalazio, ekipamendu eta giza baliabide izan beharko dituzte, prestakuntza teorikoa eta praktikoa emateko gaitasun teknikoa eta prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.
  • Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte prozedura osoan.

Aurkeztutako eskabideen kopuruaren eta zenbatekoaren mugak

Erakunde batek honako hauek aurkeztu ahal izango ditu:

  • I. lerrorako: eskaera bakarra. Eskabidean prestakuntza-programa bat sartu ahal izango da 3.2.a) artikuluan jasotako mota bakoitzerako.
  • II. lerrorako: eskaera bakarra.
  • III. lerrorako: eskaera bakarra

Eskatzaile batek ezingo du aurkeztu deialdi bakoitzean ezarritako aurrekontu-esleipenak baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik:

  • I. lerroko prestakuntza-programa sektorialetarako: 3.000.000 euro. Zeharkako prestakuntza-programa orokorretarako: 1.000.000 euro. Autonomoei zuzendutako zeharkako programa espezifikoetarako: 500.000 euro. Gizarte-ekonomiako langileei eta bazkide langileei zuzendutako zeharkako programa espezifikoetarako: 500.000 euro.
  • II. lerroko prestakuntza-programetarako: 2.000.000 euro.
  • III. lerroko prestakuntza-programetarako: 2.000.000 euro.

Estraktua: Anuncio 25665 del BOE núm. 203 de 2022

Zuzenketa: Anuncio 32836 del BOE núm. 267 de 2023

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved