Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari eta prestakuntza-erakundeei lotutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak 2023

Dirulaguntza mota:
ikerketa zentroak
,
teknologia zentroak eta I+G unitateak
,
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
-
Dirulaguntza honen helburua da prestakuntza-erakundeei laguntza ematea, Lanbide Heziketako Sistemarekin lotutako prestakuntza-ekintzak egin ditzaten, langile landunei zein langabeei zuzenduta.
Prestakuntza-Programa Motak
- I. Lerroa: Profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako prestakuntza.
- II. Lerroa: Langile landunentzako prestakuntza, profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako berariazko prestakuntza-ekintzen programek osatua.
- III. Lerroa: Lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza, profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-programa espezifikoek osatua.
Prestakuntza-erakunde eskatzaileen betekizunak
- Prestakuntza-erakundeek eskabidea aurkezteko unean akreditatuta egon beharko dute haren xede diren profesionaltasun-ziurtagirietarako edo lanbide-ziurtagirietarako.
- Erakunde eskatzaileek behar adina instalazio, ekipamendu eta giza baliabide izan beharko dituzte, prestakuntza teorikoa eta praktikoa emateko gaitasun teknikoa eta prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.
- Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte prozedura osoan.
Aurkeztutako eskabideen kopuruaren eta zenbatekoaren mugak
Erakunde batek honako hauek aurkeztu ahal izango ditu:
- I. lerrorako: eskaera bakarra. Eskabidean prestakuntza-programa bat sartu ahal izango da 3.2.a) artikuluan jasotako mota bakoitzerako.
- II. lerrorako: eskaera bakarra.
- III. lerrorako: eskaera bakarra
Eskatzaile batek ezingo du aurkeztu deialdi bakoitzean ezarritako aurrekontu-esleipenak baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik:
- I. lerroko prestakuntza-programa sektorialetarako: 3.000.000 euro. Zeharkako prestakuntza-programa orokorretarako: 1.000.000 euro. Autonomoei zuzendutako zeharkako programa espezifikoetarako: 500.000 euro. Gizarte-ekonomiako langileei eta bazkide langileei zuzendutako zeharkako programa espezifikoetarako: 500.000 euro.
- II. lerroko prestakuntza-programetarako: 2.000.000 euro.
-
III. lerroko prestakuntza-programetarako: 2.000.000 euro.
Estraktua: Anuncio 25665 del BOE núm. 203 de 2022
Zuzenketa: Anuncio 32836 del BOE núm. 267 de 2023
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak