• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lanhitz Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/06/08 - 2024/07/08

Agindu honen xedea da EAEko sektore pribatuko lantokietan (Lanhitz) 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko dirulaguntzak arautzea eta emateko deialdia egitea.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Lau talde hauei dagozkien jarduerak diruz lagunduko dira:

  • Lehenengo Taldea: erakundean euskararen erabilera eta/edo presentzia sustatzeko jarduerak, euskara-planik gabe.
  • Bigarren Taldea: erakundeak duen euskararen egoeraren diagnostikoa egitea eta euskara-plana diseinatzea eta, nahi izanez gero, ekintza solteak eginez abian jartzea.
  • Hirugarren taldea: erakundearen euskara-planetik eta urteko kudeaketa-planetik abiatuta, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak.
  • Laugarren Taldea: erakundearen euskara-planetik haratago dauden hizkuntza-proiektu estrategikoak garatzea, bertan ibilbide luzea edo euskararen kudeaketan maila aurreratua dutenak.

Erakunde Onuradunak

Europar Batasuneko edozein estatu kidetan edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetan nazionalitatea edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiak kudeatzen badituzte.

Era berean, elkargo profesionalak izan daitezke deialdi honen onuradun, beren eginkizun pribatuak betez.

Dirulaguntzen Muga

Lehen eta bigarren multzoetako aurrekontu araztuaren % 80tik gorakoa ez den dirulaguntza eman ahal izango da, eta hirugarren eta laugarren taldeetako aurrekontuaren % 60tik gorakoa ez den dirulaguntza.

Talde bakoitzean eman daitezkeen dirulaguntzen mugak honako hauek dira:

  • Lehenengo taldean, eskabidea aurkezten duen pertsonak edo erakundeak 6.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez. Gutxienez 1.000 euroko dirulaguntza bermatuta izango du.
  • Bigarren taldean, eskaera aurkezten duen pertsonak edo erakundeak 14.000 euro jasoko ditu gehienez. Ezarritako muga lehen taldeko bera izango da, 6.000 eurokoa.
  • Hirugarren eta laugarren taldeetan: 12 urte baino gehiagoz euskara-planak kudeatzeko HPSren dirulaguntza jaso duen pertsona edo erakunde bakoitzak 25.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez, eta gainerakoa, 35.000 euro.

Dirulaguntzaren Ordainketa

Emandako dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.
  • Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da hilabeteko epean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazio osoa jaso eta onartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Gauzatze Epea

2024an gauzatzen diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dute dirulaguntzen deialdi hau.

Justifikatzeko Epea

Emandako laguntza justifikatzeko agiriak 2025eko martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Dirulaguntza justifikatzeko aurkezten diren gastuek 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko epea izan beharko dute, eta gastu horien frogagiriak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta justifikatzeko epea amaitu aurretik aurkeztu beharko dira.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved