• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lerro estrategikoetako proiektuetarako laguntzak_2022
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2022/06/14 - 2022/07/05

Laguntzen helburua da industria-ikerketako proiektuak finantzatzea, enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetzarekin, lehentasun tematikoetan (topic-ak) identifikatutako erronkei erantzuteko, eta arlo metodologiko, kontzeptual edo teorikoan diziplinartekotasuna balioesteko. Proiektuen aplikazio-eremuko aurrerapenak bultzatu nahi dira, bai esparru zientifikoan, bai garapen teknologikoan eta berrikuntzan.

Entitate onuradunak: 

  • Ikerketako erakunde publikoak
  • Unibertsitate publikoak eta beren unibertsitate-institutuak,
  • Osasun-ikerketako institutu akreditatuak
  • I+G+Bko beste zentro publiko batzuk, nortasun juridiko propioa dutenak
  • Estatu mailako zentro teknologikoak eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroak
  • I+G+b arloan gaitasuna eta jarduera frogatua duten unibertsitate pribatuak
  • I+G+b zentro pribatuak, nortasun juridiko propioa eta irabazi-asmorik gabeak
  • Enpresak
  • Enpresa-elkarte sektorialak.

Diruz lagundutako jarduerak:

Industria-ikerketako ildo estrategikoetan proiektuak egitea, enpresa-erakundeen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetzan

Gastu hautagarriak:

  1. Zuzeneko kostuak
  2. Zeharkako kostuak, jarduketari esleitutako gastu orokortzat hartzen direnak, baina duten izaeragatik zuzenean egotzi ezin direnak

Proiektuen baldintzak: 

Proiektuek hiru urteko iraupena izango dute, eta eskabidean adierazitako egunean hasiko dira gauzatzen. Proiektuaren gutxieneko aurrekontua 400.000 eurokoa eta gehienez 2.000.000 eurokoa izango da.

Lehentasun tematikoak:

1. – Erresistentzia antibiotikoari aurre egiteko estrategia berriak garatzea.
2. Aplikazio teknologiko eta biomedikoetarako nanomaterialak.
3. – Gaixotasunak diagnostikatzeko eta tratatzeko metodo fisiko seguruak.
4. Tumore solidoen minbiziaren immunoterapiarako mekanismoak ulertzeko eta estrategia berriak ezartzeko ikuspegi berriak.
5. – Gerozientzia eta geroterapeutika; zahartze osasungarriaren oinarri molekularrak eta zahartze-gaixotasunen prebentzioa.
6. – Epe luzeko zainketak: hobekuntzak informazioan, ezagutzan eta lanpostuak betetzeko mekanismoetan.
7. Norbanakoaren eta gizartearen ongizatea teknologia berrien eta ikuspegi analitikoen bidez sustatzea.
8. – Lineako pribatutasuna, prezioak bereiztea eta kontsumitzaileek informazioa ezagutaraztea.
9. – Hondamendi naturalak iragartzea.
10. – CO2 atzitzea, biltegiratzea eta balorizatzea.
11. Industrian energiaren etorkizuneko kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
12. – Sistema autonomoetarako energia biltegiratzeko, garraiatzeko eta transmititzeko metodo berriak.
13. – Nekazaritza-jasangarritasuna hobetzea lurralde mailan, nekazaritza-printzipio ekologikoetan eta laborategi bizidunetan oinarrituta.
14. – Aplikazio fotovoltaikoen garapena eta integrazioa: Agroboltaikoa eta eguzki-energia flotatzailea.
15. Animalien esperimentazioa murrizteko metodo alternatibo berrien garapena.
16. – 4.0 industriarako gaikuntza-teknologiak garatzea: fabrikazio aurreratuko prozesuak.
17. Trantsizio digitala nekazaritzako elikagaien sektorean.
18. – Gaztelaniaren eta hizkuntza koofizialen irakaskuntza eta kultura

Laguntzen zenbatekoa: 

  • Industria-ikerketako proiektuetarako eman ahal izango diren laguntzen gehieneko intentsitatea kostu finantzagarriaren ehuneko 50 izango da.
  • Laguntzak ETEei ematen zaizkienean, oinarrizko intentsitateak ehuneko 80ra arte handitu ahal izango dira gehienez (10 puntu enpresa ertain eta 20 enpresa txiki).

 

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved