• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lortu Laguntza-Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/05/30 - 2025/10/31
Araudia:
Minimis

Programa honen helburua da behar duten industria-enpresei eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuei kanpoko laguntza profesionala ematea, elkarrekin finantza-osasuna lortzea ahalbidetuko dien proiektu bat egin ahal izateko. Horretarako, egoera-diagnostiko bat egingo da, eta, bertan, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna zaintzeko egin beharreko jarduketak eraikiko dira.

Erakunde onuradunak

Programa honen xede diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte industria-produktuari lotutako industria- eta zerbitzu-enpresak diren pertsona juridikoek, baldin eta 5. artikuluan deskribatutako diruz laguntzeko moduko jarduerak gauzatzeko proiektuak aurkezten badituzte, betiere, horrez gain:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira onuradunen proiektuak, beren erakundeetan finantza-osasunari heltzeko xedea dutenak, baldin eta ondoz ondoko aukera ematen badute:

  • Onuradunaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egitea.
  • Ekintza-plan bat egitea abiapuntuko egoeraren diagnostikotik abiatuta, onuradunaren bideragarritasuna bermatzeko eta haren lehiakortasuna sustatzeko beharrezkoak diren ekintzak zehaztu ahal izateko.
  • Ekintza-planean jasotako neurri operatiboak eta/edo finantzarioak betearaztea, finantza-osasuna lortzeko, eta, hala badagokio, finantza-pasiboa birfinantzatzea prozesuan parte hartzen duten hartzekodun guztiekin.

Gastu hautagarriak

Gastu hautagarritzat hartuko dira kanpoko enpresek egindako aholkularitza-gastuak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Onuradunaren abiapuntuko Egoeraren Diagnostikoa egiteko gastuak, ikuspegi operatibo eta finantzariotik.
  • Ekintza Plan bat egiteko gastuak, gauzatu beharreko ekintza sorta bat barne hartuta; eta
  • kintza Planean jasotako neurriak gauzatzeko gastuak, finantza-osasuna lortzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza emanez; besteak beste, pasibo finantzarioa berriro negoziatzea.

SPRIn laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean zehar sortuak edo fakturatuak. Halaber, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.

Laguntzen zenbatekoa

Deialdi honen xede diren laguntzak gastu hautagarrien % 80aren dirulaguntza bezala egituratuko dira, eta gehienez ere 30.000 euroko dirulaguntza emango da enpresako deialdi honetan.

Gauzatze epea

Proiektuak hasi eta gehienez ere 9 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.

Dirulaguntzaren justifikazioa

Likidazio-eskaera proiektua amaitu eta gehienez 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta, nolanahi ere, beranduenez 2026ko irailaren 16an.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved