Pilotu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin (zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau
garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan), eta bere xedea da laguntza-programa bat arautu eta deitzea 2021eko ekitaldirako, dirulaguntza ez itzulgarriak emateko nazioarteko inbertsio
publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartu nahi duten Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei, eta garapen jasangarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.
Entitate onuradunak:
- Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta dauden edo produkzio-instalazioren bat duten enpresak, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen eratutakoak. Deialdira aukeztu daitezke enpresa handiak, mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE).
Gastu hautagarriak:
Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira proiektuaren diseinu eta inplementazioarekin lotutakoak eta zerikusia dutenak emaitzak lortu eta aztertzearekin, emaitza horien bidez jakin baitaiteke proiektua erreplikatzeko modukoa den.
- Proiektuan lan egiten duten langileen kostu zuzenak.
- Egiturazko kostuak: diruz lagundu daitezkeen langile-kostu zuzenen % 15a.
- Proiektuarekin zuzenean lotuta dauden material eta horniduren kostuak.
- Proiektua garatzeko soilik erabilitako kanpo-aholkularitzaren kostuak.
- Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
- Makineria edo/eta osagaiak garraiatu eta instalatzeko kostuak.
- Proiektuaren amaierako ziurtapen-kostuak
Diruz lagundu daitezkeen gastuak azpikontratatu egin daitezke, gehienez % 50eko mugaraino.
Laguntzen zenbatekoa:
Diruz lagundu beharreko proiektuaren guztizko zenbatekoa ezin daiteke izan 250.000 eurotik gorakoa, eta proiektu hori garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak proiektu horren kostuaren % 49a jarri beharko du gutxienez.
Enpresa onuradunei emandako laguntzek muga hauek izango dituzte: onartutako aurrekontuaren % 51raino, eta 50.000 euroko dirulaguntza gehienez.