Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntza-ekintza estrategikoak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2024. urterako oinarriak ezartzea.
Erakunde Onuradunak
Laguntzen onuradun izan daitezke enpresak eta enpresa-taldeak (35 langile edo gehiago dituztenak), deialdi honetan jasotako baldintzetan, eta langileek prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute.
Prestakuntza-Ekintzak
Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da enpresaren prestakuntza-proiektuan (Prestakuntza Plana) kokatutako irakatsi eta ikasteko prozesua, parte-hartzaile guztientzat berdinak diren helburu, eduki eta iraupen sistematizatuekin.
Oro har, banakako zein taldeko prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 orduko iraupena izango dute parte-hartzaile bakoitzeko, eta gehienez 270 ordukoa.
Prestakuntza-ekintzak modu presentzialean, teleprestakuntzan edo mistoan eman beharko dira.
Diruz Lagundu daitezkeen Gastuak
Honako hauek hartzen dira zuzeneko kostutzat, prestakuntza-ekintza bakoitzaren arabera banakatuta:
- Enpresatik kanpoko prestakuntza-zerbitzuak kontratatzeari dagozkion kostuak.
- Barneko prestatzaileen kostua.
- Material suntsikorraren kostua, babes- eta segurtasun-materiala barne.
- Material didaktikoen kostua.
- Prestakuntzan dauden langileen asegurua.
- Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotz dakiokeen proportzioan, eta prestakuntza-ekintzen garapenari egotz dakizkiokeen instalazioen eta ekipamenduen alokairuak.
Laguntzen Ordainketa
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo da:
- Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 50, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera-ziurtagiria jasotzen duenean.
- Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerakoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan justifikazio-memoria aurkeztean eta dagokion azken likidazioa onartzean.
Justifikatzeko Epea
Azken likidazioa egiteko, onuradunak formatu elektronikoan bete beharko du, gehienez ere 2025eko irailaren 15ean.