• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Prestakuntzako Ekintza Estrategikoak Egiteko Laguntza Ekonomikoak_2024
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/07/19 - 2024/09/09
Araudia:
Minimis

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza-ekintzak (prestakuntza-ekintza estrategikoak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2024. urterako oinarriak ezartzea.

Erakunde Onuradunak

Laguntzen onuradun izan daitezke enpresak eta enpresa-taldeak (35 langile edo gehiago dituztenak), deialdi honetan jasotako baldintzetan, eta langileek prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute.

Prestakuntza-Ekintzak

Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da enpresaren prestakuntza-proiektuan (Prestakuntza Plana) kokatutako irakatsi eta ikasteko prozesua, parte-hartzaile guztientzat berdinak diren helburu, eduki eta iraupen sistematizatuekin.

Oro har, banakako zein taldeko prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 orduko iraupena izango dute parte-hartzaile bakoitzeko, eta gehienez 270 ordukoa.

Prestakuntza-ekintzak modu presentzialean, teleprestakuntzan edo mistoan eman beharko dira.

Diruz Lagundu daitezkeen Gastuak

Honako hauek hartzen dira zuzeneko kostutzat, prestakuntza-ekintza bakoitzaren arabera banakatuta:

  • Enpresatik kanpoko prestakuntza-zerbitzuak kontratatzeari dagozkion kostuak.
  • Barneko prestatzaileen kostua.
  • Material suntsikorraren kostua, babes- eta segurtasun-materiala barne.
  • Material didaktikoen kostua.
  • Prestakuntzan dauden langileen asegurua.
  • Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotz dakiokeen proportzioan, eta prestakuntza-ekintzen garapenari egotz dakizkiokeen instalazioen eta ekipamenduen alokairuak.

Laguntzen Ordainketa

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo da:

  • Lehenengo ordainketa, dirulaguntza osoaren % 50, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera-ziurtagiria jasotzen duenean.
  • Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerakoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan justifikazio-memoria aurkeztean eta dagokion azken likidazioa onartzean.

Justifikatzeko Epea

Azken likidazioa egiteko, onuradunak formatu elektronikoan bete beharko du, gehienez ere 2025eko irailaren 15ean.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved