Dirulaguntzen programa honen bidez, salgaien errepide bidezko garraioaren sektoreak jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta segurtasunaren gizarte-erronkei egiten dien ekarpena hobetzeko helburua lortu nahi da, sektorearen lehiarako gaitasuna handitzearekin batera.
Dirulaguntzaren Onuradunak
Dirulaguntzen onuradun izan daitezke berezko nortasun juridikoa duten langile autonomoak eta enpresak, baldin eta beren helbide fiskala Bizkaian badute eta dagokion EJZn alta emanda badaude.
Diruz Lagundu Daitekeen Egitatea
Honako hauek joko dira diruz laguntzeko egitatetzat: salgaien garraio publikoko baimendutako ibilgailuak, hain zuzen, gehieneko masa 3,5 tonatik gorakoak, modernizatzeko jarduketak, segurtasunaren, eraginkortasun energetikoaren eta ingurune digitaletara egokitzearen arloa
- Gurpilak ordeztea.
- Ibilgailuen aerodinamika hobetzen duten elementuak (spoilerrak, flapak, deflaktoreak, etab.).
- Ibilgailuaren segurtasun-elementuak (gurpilen presioa detektatzeko sistemak, alkohol-lock, gidatze-sistemak, etab.).
- Zamaketaren segurtasun-elementuak.
- Ibilgailuaren kabinan ofimatika sartzea.
Dirulaguntzen Zenbateko Indibidualizatua
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da %70 diruz lagun daitezkeen gastuei aplikatuz.
Ibilgailu bakoitzeko 4.000,00 euro emango dira gehienez. Eskatzaile bakoitzeko 20.000,00 euro emango dira gehienez.
Ez da 500,00 eurotik beherako dirulaguntzarik emango.
Dirulaguntzaren Ordainketa
Pertsona edo erakunde onuradunak dirulaguntza onartu eta berehala ordainduko da dirulaguntza.
Gauzatze Epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2023ko irailaren 1etik dirulaguntza eskatzen den egunera arteko epean hasi eta amaitu beharko dira, biak barne.