• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Quebec eskualde estrategikoarekin 2023-2024rako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2023/02/27 - 2023/03/27

2023-2024rako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren aldebiko
jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea, Euskal Autonomia 

Erkidegoak eta Quebecek 2017ko urriaren 31n sinatutako elkar ulertzeko memorandumean jaso
tako gaiei dagokienez.

ENTITATE ONURADUNAK:

Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Quebeceko eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.

DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAK ETA ZENBATEKOA:

  • Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkin-txartelen benetako kostua, gehienez ere 1.000 euro.
  • Ostatu- eta mantenu-gastuak: 180 euro egunean, 7 egunetan gehienez.
  • Aldebiko proiektuak egikaritzeko, sustatzeko eta hedatzeko gastuak, proiektu bakoitzeko jaso
    daitekeen dirulaguntzaren zenbateko osoa bete arte (5.000 euro).

Proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 5.000 eurotik
gorakoa.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2023 | All Rights Reserved | Lege oharra