• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Renove Industria 4.0» 2023 laguntza-programa
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2023/07/11 - 2023/11/08
Araudia:
Minimis
Oinarri hauen xedea laguntza-programa bat arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko industria produktu-prozesuari lotutako indus trial eta zerbitzuen enpresetan inbertsioak sustatzeko, 4.0 industriako proiektuak inplementatzeko, betiere industria adimendunaren esparruan teknologiak aplikatzera bideratuta badaude.

Erakunde Onuradunak

Industriako enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak, 4.0 industriako proiektuak ezartzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko proiektuak aurkezten dituztenak.

Baldin eta:

  • ETEak badira, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan adierazitakoaren arabera (Aldizkari Ofiziala, 124. zk., 2003-05-20, 0036-0041 or.).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

Honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
  • 4.0 industriako proiektuak ezartzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea.
  • Fabrikazio aurreratuko proiektuak, makineria eta/edo ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea), Big Data eta Analitika aurreratuko teknikak dituztenak.
  • Fabrikazio gehigarriko proiektuak
  • Robotika Aurreratuko eta Lankidetzako Proiektuak
  • IIoT Proiektuak (Industrial Internet of Things)
  • Adimen artifizialeko proiektuak, ingurune industrialera zuzenduak, non makinak eta/edo oinplanoko ekipamendua gai diren modu autonomoan ikasteko eta erabakiak hartzeko.
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak
  • Errealitate areagotuko proiektuak
  • Biki digitalen proiektuak (Digital Twins)

Egikaratze-Epea

Erositako makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri beharko da, eta, nolanahi ere, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan.

Laguntzen zenbatekoa

«Onartutako gehienezko gastu/inbertsioen aurrekontuen» gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 25ekoa izango da laguntza-eskabide bakoitzerako.

Makinak erosteko laguntza eskaera eta enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza.
eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eta aholkularitza-/ingeniaritza-gastuak 100.000 eurokoak izango dira.

Resolución de 20 de octubre de 2023: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2023/11/2305019e.pdf

Enpresaren tamaina
1 - 245
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved