Erakunde Onuradunak
Industriako enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak, 4.0 industriako proiektuak ezartzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko proiektuak aurkezten dituztenak.
Baldin eta:
- ETEak badira, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan adierazitakoaren arabera (Aldizkari Ofiziala, 124. zk., 2003-05-20, 0036-0041 or.).
- Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
- 4.0 industriako proiektuak ezartzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea.
- Fabrikazio aurreratuko proiektuak, makineria eta/edo ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea), Big Data eta Analitika aurreratuko teknikak dituztenak.
- Fabrikazio gehigarriko proiektuak
- Robotika Aurreratuko eta Lankidetzako Proiektuak
- IIoT Proiektuak (Industrial Internet of Things)
- Adimen artifizialeko proiektuak, ingurune industrialera zuzenduak, non makinak eta/edo oinplanoko ekipamendua gai diren modu autonomoan ikasteko eta erabakiak hartzeko.
- Sistema ziber-fisikoen proiektuak
- Errealitate areagotuko proiektuak
- Biki digitalen proiektuak (Digital Twins)
Egikaratze-Epea
Erositako makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri beharko da, eta, nolanahi ere, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan.
Laguntzen zenbatekoa
«Onartutako gehienezko gastu/inbertsioen aurrekontuen» gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 25ekoa izango da laguntza-eskabide bakoitzerako.
eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eta aholkularitza-/ingeniaritza-gastuak 100.000 eurokoak izango dira.
Resolución de 20 de octubre de 2023: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2023/11/2305019e.pdf