
Sakondu programaren helburua da oso nazioartekotuta dauden enpresei laguntza ematea presentzia txikia edo batere presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko.
Entitate onuradunak:
Programaren onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo produkzio-instalazioak dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta deialdi honen aurretik eratu badira, beren guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazio-jarduera badute eta 2020an esportatutako guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioa duten merkatuetan lehiakortasun-posizioa hobetu nahi badute.
Gastu hautagarriak:
- Enpresak nazioartekotzeko sustatzeko eta egokitzeko ekintzak.
- Kanpo-aholkularitzak egindako nazioartekotze-estrategia bat lantzea
- Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak
- Azokei lotutako gastuak
- Bidaiak
- Komunikazio- eta marketin-gastuak
- Enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzen duten iraunkortasun-txostenak
- Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak
- Talentua: kanpoko eragiketetarako langileak hautatzea
- Aholkularitza operatiboan edo estrategikoan oinarritutako ekintzak, merkatu interesgarrietan sartzea eta jardutea errazteko
Laguntzen zenbatekoa:
Laguntzaren zenbatekoa proiektuan lortutako puntuazioaren araberakoa izango da:
- 50 eta 59 puntu bitartean, onartutako aurrekontuaren % 40koa izango da laguntza.
- 60 eta 79 puntu bitartean, onartutako aurrekontuaren % 45ekoa izango da laguntza.
- 80 puntu edo gehiago, onartutako aurrekontuaren % 50ekoa izango da laguntza.
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 45.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.