• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Sakondu Programa 2023
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2023/07/20 - 2023/09/29
Araudia:
Minimis

Sakondu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin, XII. legealdiko gobernu programan eta berau garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan jasota daudenekin; nazioartekotze maila handia duten euskal enpresei presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko laguntza ematea da programaren xedea.

Erakunde Onuradunak

Programa honen onuradun izan daitezke nortasun juridiko propioa duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta egoitza edo ekoizpen instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoan badituzte eta deialdi hau egin baino lehen eratu badira. Enpresa horien esportazio jarduerak euren fakturazio osoaren % 50 gainditu behar du, eta helburutzat izan behar dute euren lehiakortasun posizioa hobetzea beste merkatu jakin batzuetan, non enpresen fakturazioa ez baita iristen 2022an esportatutako guztizkoaren % 25era.

Aintzatespen eta laguntza berezia jasoko dute enpresa sortuberriek, baldin eta gorabidean diren eta egoitza edo ekoizpen instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten enpresen ekosistema sustatzeko abenduaren 21eko 28/2022 Legearen 3.

Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak

Sakondu programaren baitan, laguntza jaso dezaketen enpresen ekintzak honela sailkatzen dira:

  • Enpresak nazioartekotzeko sustapen eta egokitzapen ekintzak:
    • Kanpoko aholkularitza batek proposatutako nazioartekotze estrategia bat lantzea.
    • Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak.
    • Azokei lotutako gastuak.
    • Bidaiak.
    • Komunikazio- eta marketin-gastuak.
    • Enpresak jomuga herrialdean duen inpaktua aztertzeko iraunkortasun txostenak, kanpoko aholkularitza batek eginak, betiere 2030 Agendaren garapen jasangarrirako helburuak kontuan izanik.
    • Eskaera egin den ekitaldian eratutako atzerriko ezarpen produktibo eta/edo komertzialekin lotutako gastuak.
    • Talentua: atzerriko operazioak egingo dituzten langileak hautatzea.

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzek jaso dezakete laguntza.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved