Dirulaguntzen programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Bizkaiko enpresen oinarrizko digitalizazioko proiektuak babestea.
- Bizkaiko enpresen digitalizazio aurreratuko proiektuak babestea.
Nolanahi ere, azken helburua da enpresek beren lehia-posizioa hobetzea digitalizazioaren bidez, eta digitalizazioak ere laguntzen du beren aztarna ekologikoa murrizten.
Programa hori bi ildoren bidez gauzatuko da:
- 1. lerroa: Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak.
- 2. lerroa: Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak.
Dirulaguntzaren onuradunak
Helbide soziala eta fiskala Bizkaian duten erakundeak eta honako hauek jo ahal izango dira onuraduntzat:
- Industriaren, eraikuntzaren, garraioaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan egiten dute lan.
- 5 eta 250 langile bitartean izatea, urteko baliokideak lanaldi osoan.
Erakunde eskatzaile bakoitzeko laguntza-eskaera bat (1) aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzean.
Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea
1. lerrorako [oinarrizko digitalizazioaren]: Diruz lagundu daitezkeen egitatetzat hartuko dira enpresan oinarrizko digitalizazioaren bidez hobetzeko edo berritzeko proiektuak, baldin eta balioa sortzeko prozesuei eragiten badiete.
2. lerrorako [digitalizazio aurreratuko]: Diruz lagundu daitezkeen egitatetzat hartuko dira enpresan digitalizazio aurreratuaren bidez hobetzeko edo berritzeko proiektuak, baldin eta balioa sortzeko prozesuetan, produktuetan/zerbitzuetan edo negozio-ereduan eragina badute.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
1. lerrorako [oinarrizko digitalizazioaren]:
- Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak, diruz lagundu ezin daitezkeen gastu gisa adierazitakoak izan ezik.
- Hardware eta softwareko inbertsioak, diruz lagundu ezin daitezkeen gastu gisa adierazitakoak izan ezik.
2. lerrorako [digitalizazio aurreraturako]:
- Proiektuari zuzenean lotutako kanpo-gastuak.
- Ibilgetuan egindako inbertsioak, Kontabilitate Plan Orokorraren kategoria hauen barruan:
- Aplikazio informatikoak
- Instalazio teknikoak
- Makineria
- Beste instalazio batzuk
- Informazioa prozesatzeko ekipoak
- Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak
Laguntzen banakako zenbatekoa
1. lerrorako [oinarrizko digitalizaziorako] :
- Laguntzen zenbatekoa honako ehuneko hauek aplikatuta lortuko da, diruz laguntzeko modukotzat jotzen den gastu-oinarriaren gainean:
- Kanpoko gastuak: % 50
- Inbertsioak: % 10
- Erakunde eskatzaile bakoitzak lagundutako eskabide bakoitzean emandako laguntzak ez dira 25.000 eurotik gorakoak izango.
- 3.000 eurotik beherako laguntzarik ez da emango.
2. lerrorako [digitalizazio aurreraturako]:
- Laguntzen zenbatekoa honako ehuneko hauek aplikatuta lortuko da:
- Kanpoko gastuak: % 50
- Inbertsioak: % 15
- Langileen barne-gastuak: % 50
- Erakunde eskatzaile bakoitzak lagundutako eskabide bakoitzean emandako laguntzek ez dituzte muga hauek gaindituko:
- Dirulaguntza guztira: 120.000,00 euro
- Langileen barne-gastuetarako dirulaguntza: 25.000,00 euro
Laguntzen ordainketa
Gehienez bi (2) ordainketa egingo dira.
Onuradunak dirulaguntzaren xede den jarduera, proiektua, helburua edo jokabidea gauzatu izana justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, betiere oinarri hauetan ezarritako baldintzetan eta justifikatutako zenbatekoarekin.
Eskaera egiteko epea
1. lerrorako [oinarrizko digitalizazioarena]: 2026ko maiatzaren 4tik 2026ko ekainaren 12ra.
2. lerrorako [digitalizazio aurreratuarena]: 2026ko maiatzaren 4tik 2026ko maiatzaren 22ra.
Gauzatzeko epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira, biak barne.
Justifikatzeko epea
Hilabeteko (1) epea, diruz lagundutako jarduera edo proiektua egiteko gehieneko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Gehienez ere, 2027ko uztailaren 31n.
Hala ere, onuradunek borondatez aurkeztu ahal izango dute azken justifikazioa, horretarako ezarritako epea hasi baino lehen, baina 2026ko abenduaren 1a baino geroago.
Beste dokumentu batzuk
- 1. lerroko estraktua [oinarrizko digitalizaziokoa]: I-474_eus.pdf
- 2. lerroko estraktua [digitalizazio aurreratuko]: I-476_eus.pdf