Diru-laguntzen programa honen bidez, enpresek berrikuntzan lehen urratsak ematea sustatu nahi da, kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin. Helburua da arazo jakin bati irtenbidea ematea, produktu batean edo ekoizpen-prozesu batean, edo, gutxienez, irtenbide hori planifikatzea, berrikuntza-proiektu bat planteatuta.
Entitate onuradunak:
5 eta 100 langile arteko plantilla duten Bizkaiko enpresak, beren jarduera industrian, eraikuntzan, garraioan, industriarekin lotutako zerbitzuetan, turismoan eta handizkako merkataritzan garatzen dutenak.
Diruz lagundutako jarduerak:
Agente teknologiko batek enpresa eskatzailearentzat txeke teknologiko bat egitea diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da.
Laguntzen zenbatekoa
Laguntzen zenbatekoa lortzeko, diruz lagundu daitekeen gastuaren oinarriari % 80 aplikatuko zaio, 10.000 €-tik gorakoa izan gabe.
Ejekuzio plazoa:
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.