• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Ukrainako gerraren ondorioz galera ekonomikoak izan dituzten enpresei zuzendutako dirulaguntzak
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/08/10 - 2022/10/31

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bidez, emango dituen laguntza berezien deialdiaren oinarriak onartzea eta horien deialdia egitea 2022rako. Hain zuzen ere, Ukrainako gerraren ondorioz eta Errusiari ezarri zaizkion zehapen ekonomikoen ondorioz lan-sozietateek edo kooperatibek izandako zuzeneko galera ekonomikoak arintzeko emango dira laguntza horiek.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

Honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko egitateak:

a) Fakturak: ezin zaizkienak kobratu Ukrainako bezero edo enpresei edota Errusiari ezarritako zehapenen ondorioak jasaten dituzten herrialdeetako bezeroei, baldin eta haien kredituak ez badaude segurtatuta.

b) Langile-kostu zuzenak: Ukrainan lan egiten duten enpresenak edo Errusiari ezarritako zehapenek eragiten dieten herrialdeetan edo haien filialetan lan egiten duten enpresenak, baldin eta aseguru-entitateek eta/edo aseguru-mutuek ez badute segurtatzen edo babesten kostu zuzen horien kontingentzia.

c) Enpresako aktiboko material- edo produktu-eskaera irmoa: ez badago aukerarik Ukrainara edo Errusiari ezarritako zehapenek eragindako herrialdeetara esportatzeko eta berriro erabiltzeko.

d) Ibilgetu-galerak: kontabilitate-balio garbiaren arabera, eta galera horiek ez badaude segurtatuta.

e) Lehengaien kostua garestitzea: baldin eta zuzenean lotuta badago gerrarekin eta gerra osteko zehapenekin.

Laguntzaren zenbatekoa:

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat joko dira, eta galera ekonomikoak murrizteko erabiliko dira.

2.- 2. artikuluan jasota dauden eta diruz lagundu daitezkeen egitateekin zuzenean lotutako galeren % 50ekoa izango da laguntzaren zenbatekoa; betiere, galerak justifikatzen badira eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartzen baditu. Onuradun bakoitzari eman dakiokeen zenbatekoa, gehienez ere, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved