• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalak» Laguntza-Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2025/04/09 - 2025/12/15
Araudia:
Minimis

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera duten enpresetan (pertsona fisiko edo juridikoak)  «Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalen» Ikanos sistema ezartzeko proiektuak bultzatzera  bideratutako espezietan emandako laguntzak emateko baldintzak zehaztea da oinarri hauen xedea,  enpresaren lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko helburuz.

Espezietan emandako programa honetako laguntza enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua ematea izango da, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko. Laguntza hori «Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalen» Ikanos sistema ezartzea izango da.

Erakunde Onuradunak

Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte EAEn enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte.

Hori guztia, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa jarduerako zentro bat badute.
  • Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Diruz Lagundu daitezkeen Jarduerak

Enpresa onuradunak hauetarako jasotako zerbitzuak diruz lagundu ahal izango dira: enpresa  onuradunaren langileen artean gehienez ere 27 lagunen gaitasun digitalak diagnostikatzeko eta  ebaluatzeko proiektuak, enpresan identifikatutako profil profesionaletan oinarrituta, eta Ikanos  ereduaren arabera.

Ez da diruz lagunduko lizitatutako esparru akordioaren bidez SPRIk erositako zerbitzuaz bestelako beste jarduerarik.

Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalak proiektua ezin izango da hasi emate-ebazpena  argitaratu aurretik.

Laguntzen Zenbatekoa

Laguntzak gauzazko dirulaguntza gisa egituratuko dira (minimisen mende).

Honela kalkulatuko da gauzazko laguntzaren zenbatekoa: 300 euro bider enpresa eskatzailearen  langile kopurua (enpresak eskaeran proposatutako langileak, diruz lagunduko den proiektua gauzatzen  parte hartuko dutenak).

Espezieko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 8.100 eurokoa izango da, zergak aintzat hartu gabe.  Hau da, enpresa onuraduneko 27 langilek parte har dezakete gehienez diruz lagundutako proiektuan.

Gauzatze Epea

Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, ebazpen-egunetik zenbatzen hasita. Epe hori beste 6 hilabete luza daiteke, baina edonola ere, 2026ko ekainaren 30a baino lehen.

Justifikazio Epea

Jarduera amaitu eta 90 egun naturaleko gehieneko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren webguneko likidazio-eskaeraren inprimakiak betez.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved