ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK

Leartibai Fundazioak Lanbidek finantzatutako ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK programa jarriko du martxan, azaroan, Lea-Artibaiko ekintzaileentzat. Programa honek 2 hilabeteko iraupena izango du eta Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean egingo da.

Programan izena emateko epea azaroaren 10a baino lehen amaituko da.

LAGUNTZA EKONOMIKOA

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza 1.000 €-koa izango da ekintzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak badira (eskaera aurkezteko unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

ONURADUNAK

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, berau aztertu eta garatu nahi dutenak.

BETEBEHARRAK

  • EAEn erroldatuta egotea eta bizilekua bertan izatea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Edozein jarduera-eremutan enpresa edo negozio berri bat garatzeko ideia bat izatea.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Aurreko deialdietan enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzarik jaso ez izana (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).
  • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan dedikazio esklusiboa izatea.
  • Xede horretarako beste dirulaguntzarik jaso ez izana.
IZEN-EMATEA

LEARTIBAI FUNDAZIOA

Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)

Tel. 94 616 91 72

kaixo@leartibaifundazioa.eus