ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, Leartibai Fundazioak, Lanbidek finantzatutako, ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK programa jarri du martxan, Lea-Artibaiko ekintzaileentzat. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du eta Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean egingo da.
Programan izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da.
LAGUNTZA EKONOMIKOA
Enpresa-proiektu berri bat martxan jartzeko laguntza 1.500 €-koa izango da ekintzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak badira (eskaera aurkezteko unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
ONURADUNAK
Ekintzaileak, negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasuneko plan bat duten (edo prestatzen hasi diren) eta hura abian jarri nahi dutenak.
BETEBEHARRAK
- EAEn erroldatuta egotea eta bizilekua bertan izatea.
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Bideragarritasun-plan bat izatea enpresa edo negozio berri bat ezartzeko, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.
- Enpresa edo negozioa abian jartzeko jardueretan %100eko dedikazioa izatea.
- Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehazten dituzten aholkularitza- eta laguntza-jarduera guztietan parte hartzea.
- Negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza- eta laguntza-prozesua amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta ematea.
- Xede berdinerako beste dirulaguntzarik jaso ez izana.
- Aurreko deialdietan enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzarik jaso ez izana (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).
IZEN-EMATEA
LEARTIBAI FUNDAZIOA
Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)
Tel. 94 616 91 72