ERAIKI programa. Lea-Artibai eskualdeko eraikuntza sektoreko lehiakortasuna hobetzen.

FINANTZAKETA:

Programa hau Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren baitan kokatzen da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntza-programaren bitartez diruz lagunduta dago.

Deskribapena:

HELBURUA

ERAIKI programaren helburua Lea-Artibaiko eraikuntzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzea da. Programaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Lea-Artibaiko eraikuntzaren sektorea ezaugarritzea, eragile eta jarduera nagusiak identifikatuta.
  • Sektorearen egungo beharrak eta erronkak ezagutzea eta erronka horiek lehiakortasuna hobetzeko proiektu bihurtzea.
  • Proiektuak bizkortzea, finantzaketa publikorako aukerak bilatuz.