FERVEG. Hartzidura, fruta eta barazkietan produktu berritzaile berriak garatzeko alternatiba gisa

AKRONIMOA: FERVEG

HASIERA DATA: 2023ko abendua

AMAIERA DATA: 2024-12-31

AURREKONTUA: 106.678 €

FINANTZAKETA: Eusko Jaurlaritza – Berriker 2022 Programa / Espedientea 00011-BGI2022-54

DESKRIPZIOA:

Gaur egun, Euskadin ekoizten diren fruta eta barazkien zati bat marmeladak, pateak edo landare-kontserbak egiteko erabiltzen da. Hala ere, gure ekoizle batzuek ez dute eraldaketa-mota hori egiteko behar den ekipamendu espezifikoa, eta beraien jarduera mugatzen da. Horregatik, proiektu honetan frutak eta barazkiak eraldatzeko alternatiba bat planteatzen da, edozein produktore eta lantegirako baliagarria eta aplikagarria izango dena. Proposatutako teknika hartzidura da.

Proiektuaren helburu nagusia, beraz, Euskadin ekoitzi ohi diren landare-jatorriko lehengaien (fruta eta barazkiak) portaera aztertzea da, hartzidura laktikoetan (espontaneoak eta inokulatuak) oinarritutako eraldaketa-prozesuen pean, eta eraldaketa-prozesuan eragina duten aldagaiak ikertzea, zentzumen-ezaugarri interesgarriak dituzten eta balio-bizitzan zehar osasun-kalitatea bermatzen duten produktuak lortzeko.

Proiektuaren helburua arlo horretan ezagutza teknikoa eta zientifikoa sortzea da, produktu eta prozesu horiei buruzko know-how-a elikaduraren balio-kateko egileei transferitu ahal izateko.

Leartibai Fundazioa eta Leartiker 

Leartibai Fundazioak eta Leartikerrek elkarlanean egindako proiektua da. Leartibai Fundazioaren zereginak joeren analisiarekin, produktuen identifikazioarekin eta analisiarekin eta egindako esperimentazio-lanen aurreikusgarritasun-analisiarekin lotuta daude.