I. PINTXO LEHIAKETA

Lea-Artibaiko Landa Garapen Alkarteak bertoko produktuekin egindako I. PINTXO LEHIAKETA antolatu du, Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusiaren baitan.

Lehiaketa irailean zehar egingo da azokarekin lotutako jarduerei hasiera emateko.

HELBURUAK

Ekimen honen helburuak hauek dira:

  • Lehen sektorea ezagutarazi eta bultzatzea.
  • Bertoko produktuen kontsumoa sustatzea.
  • Bertoko produktuekin egin daitezkeen pintxoen merkaturatzea.

NORI ZUZENDUTA

Lehiaketa hau parte hartu nahi duten guztiei zuzenduta dago.

EPEA

I. Pintxo lehiaketako proposamenak aurkezteko epea: irailaren 5etik 20ra bitartean (biak barne).

Irabazleak irailaren 19ko astean jakinaraziko dira.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

LANDA GARAPENERAKO ALKARTEA

Lea-Artibai Berrikuntza Gunea

Xemein Etorbidea, 12-A Markina-Xemein

Tel: 946169088.

E-mail: landagarapena@leartibaifundazioa.eus.