
Agindu honen xedea da merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2022ko deialdia egitea ere, Merkataritza Modernizatzeko Programaren (Funts Teknologikoa) esparruan.
Entidades beneficiarias:
2. lerroa. Estatutuetako eta jarduera-programetako helburuen artean merkataritza-sektorearen interesak defendatzea eta merkataritza-jarduera dinamizatzen eta sustatzen laguntzen duten jarduerak egitea duten merkatarien elkarteak eta hainbat merkatari-elkarte edo legez eratutako federazio eta konfederazioak, irabazi-asmorik gabeak. Elkarteak egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du, oinarri arautzaile hauek onartzeko agindua argitaratu aurretik legez eratuta egon beharko du, eta 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetako jardueraren batean sartzen diren bazkideen % 40 bildu beharko du gutxienez.
Inbertsioak egiteko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
Gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izango da (BEZik gabe). Bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:
Laguntza horien helburua da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatzea. Plan eta proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: LÍNEA 2. ELKARTEAK ETA HAINBAT MERKATARI-ELKARTE EDO FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIO OSATZEN DITUZTEN ELKARTEAK:
a) Bazkideen kolektiboaren eraldaketa digitalera bideratutako gastuak:
Online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira:
1. Kontsumitzaile-arreta, harekiko harremana eta haren gaineko ezagutza hobetzea, eta fidelizatzea, teknologia berriak eta analitika aurreratuko teknikak erabiliz.
2. Elkarteen eraldaketa digitalean inbertitzea, salmenta-funtzionaltasunak txertatu, mantendu edo hobetzeko, omnikanalitatea sustatzen duten eta bezeroen ingurune digitaleko erosketa-esperientzia hobetzen duten kanal digitalen bidez.
3. Komunikazioa eta ikusgarritasuna hainbat bitarteko edo euskarri digitaletan, teknologia berriak erabiliz.
4. Merkatuari, lehiari edo SEOri buruzko metrikak eta analisiak.
5. Zibersegurtasuneko soluzioak.
6. Barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, edo negozioen artean edo intereseko beste figura batzuen artean, elkarrekiko ekintzak abiarazteko, elkarren mesedetan eta lan egiteko modua hobetzeko, bai eta bezero-arreta hobetzeko eta kopurua handitzeko ere.
7. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
8. Aplikazio informatikoak garatzea, telefono mugikor adimendunetarako edo produktu eta zerbitzu kolektiboak sustatzeko balio duten bestelako gailuetarako.
b) Salmenta-puntua modu kolektiboan eraldatzeko gastuak.
1. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak modu kolektiboan.
2. Salmenta-prozesua hobetzea, establezimenduan edo merkataritza-eremuan formula omnikanalen bidez eskaerak jasotzea erraztuko duten teknologia berriak txertatuz.
c) Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: Energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira:
1. Saltokiek eta kontsumitzaileek sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten beste aukera batzuk ezartzea.
2. Produktuak edo, hala dagokionean, hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztuko dituzten teknologia eta lankidetza-ekosistema berriak erabiliz, eta, horretarako, azken miliari arreta berezia eskainiz.
3. Merkataritza-establezimenduetan energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologiko kolektiboak, oinarri teknologikoko prozesuak, ekoefizienteak edo hondakinak (biohondakinak, papera, plastikoa, beira, etab.) behar bezala bereizteko prozesuak ezartzea, ondoren birziklatzeko eta balorizatzeko.
4. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta efizientzia areagotzera bideratutako beste proiektu eta irtenbide kolektibo batzuk, ekonomia erresiliente eta karbono gutxikorantz bideratuak, baita hondakin-ekoizpena murriztera eta produktu-berrerabilpena, ekonomia zirkularra eta hondakinak zero izatea sustatzera bideratuak ere.
d) Hornidura-katea eta trazabilitateari dagozkion gastuak: Azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko konponbide teknologikoen proiektuak izango dira:
1. Tokiko ekoizleen, merkataritzako ETEen eta banatzaileen arteko elkarreragina eta elkarlana bermatzeko lankidetza-plataformak.
2. Banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan tokiko edo kilometro zeroko hornitzaileak integratzea bultzatzeko gastuak.
3. Teknologia berrietan egindako inbertsioak, banaketa-kanal osoan produktuaren trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan.
e) Diruz lagundu daitezkeen bestelako gastuak:
1. Merkataritza-guneetan WiFi sareak ezartzea.
2. Merkataritza-eskaintzari buruzko informazioa ematen duten aplikazioak, baita tokitik hurbil dauden arkitektura-, historia- edo kultura-ondareko elementuena edo kultura- edo arte-ekitaldietarako deialdiena, turismoa hainbat esparrutan sustatzeko: gastronomian, kulturan eta erosketetan.