Zaintzan eta Adimenean oinarritutako Berrikuntzari buruzko jardunaldiaren seigarren edizioak adimen artifiziala  eta pertsonen adimen kolektiboaren garrantzia  jorratuko ditu

Datorren urriaren 26an Leartibai Fundazioak Zaintza eta Adimenean oinarritutako berrikuntzarekin hitzordu berri bat antolatu du. Aurten aurrez aurreko formatuan eta online eskainiko den jardunaldi honek bere seigarren edizioa betetzen du. Ekitaldian zehar adimen artifizialak berrikuntza prozesuetan pertsonak sortzen duten adimen kolektiboaren garrantzia eta beharraren inguruan hausnartuko da.

Gai hauek jorratzeko, hainbat ikuspegi eta ezagutza emango dizkiguten hizlari handiak izango ditugu gure artean: Amalio Rey, “El libro de la Inteligencia Colectiva” liburuaren egilea; Irati Rodriguez, HUPIko negozio-garapenaren arduraduna; Roberto Altzerreka, IMHko zaintza sistemaren arduraduna; eta Xabier Igartua, Ulma Advanced Forged Solutions-eko produktuen garapenerako arduraduna.

Egitaraua:

09:30 ONGI ETORRIA

9:45 – 11:15
ADIMENAK UZTARTUZ, ZAINTZA ETA ADIMEN PROZESUAK INDARTZEN

ADIMEN KOLEKTIBOA: ZER GERTATZEN DA GAUZAK ELKARREKIN EGITEN DITUGUNEAN?

9:45 Amalio Rey
“El libro de la Inteligencia Colectiva” liburuaren egilea eta eMOTools-en zuzendaria.

ADIMEN ARTIFIZIALAREN GARRANTZIA INFORMAZIOAREN KUDEAKETAN

10:45 Irati Rodriguez
HUPI-ko negozio arduraduna.

11:15 – 11:45
ZAINTZA ETA INTELIGENTZIA KASU PRAKTIKOAK HAINBAT ERAKUNDETAN

Xabier Igartua
Produktuaren garapeneko teknikaria Ulma Forged Solutions-en.

Roberto Altzerreka
Irakasle-Ikerlaria.

11:45 – 12:25 MAHAI INGURUA
ADIMEN KOLEKTIBOA ETA ARTIFIZIALA: BERRITZEKO KONBINAZIO PERFEKTUA?
IMHren eta Ulmaren kasu praktikoak ezagutu ondoren, eztabaida aberasgarria zabalduko dugu hizlari guztiekin AAk eta adimen kolektiboak berrikuntzan duten garrantziari buruz.

12:25 JARDUNALDIAREN ITXIERA