Dirulaguntzen programa honen bidez, erakarpen turistikoko ekitaldiak egiten lagundu nahi da, honako helburu hauek lortzeko:
a) Eragin sozial eta ekonomiko positiboa sortzea Bizkaiko eskualdeetan.
b) Bilbao Bizkaiaren posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzea, bai estatuan, bai nazioartean.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoan bisitarien eta gaualdien kopurua handitzea.
2. Programa hau bi jardun-arloren bidez gauzatuko da:
a) 1. arloa: Estatuaren laguntzak ez diren dirulaguntzak (No minimis)
b) 2. arloa: Estatuaren laguntzak diren dirulaguntzak (Minimis)
1. ARLOA: ESTATUAREN LAGUNTZAK EZ DIREN DIRULAGUNTZAK (NO MINIMIS)
DIRULAGUNTZA JASO DEZAKEEN GERTAKARIA
Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egitea, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Eragin sozial eta ekonomiko positiboa izatea Bizkaiko eskualdeetan.
b) Bizkaiaren posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzea.
c) Bisitarien eta gaualdien kopurua handitzea
ERAKUNDE ONURADUNAK
a) Turismoa kudeatzeko erakundeak
b) Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak eta mankomunitateak
c) Tokiko sektore publikoko erakundeak eta nagusiki kapital publikoa duten tokiko sozietate publikoak, BizkaiAren garapen turistikoaren eremuan lan egiten dutenak.
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN GASTUA:
Ekitaldia egiteko eta sustatzeko beharrezkoak diren gastuak.
Lokalak edo beste edozein gune alokatzea, betiere entitate onuradunaren egoitza soziala ez badira.
Ekitaldia egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak muntatzea.
Ekitaldiaren publizitatea eta hedapena.
Ekitaldia egiteko eskatzen diren aseguruak kontratatzea.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Diruz lagun daitezkeen ekintzek diruz lagun daitekeen gastuaren % 70eko laguntza izango dute gehienez, 23. oinarrian lortutako puntuen arabera banatuta (eskabideak baloratzeko irizpideak), honela:
42 eta 50 puntu artean, % 50.
51 eta 58 puntu artean, % 60.
59 eta 84 puntu artean: % 70.
Dirulaguntza, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da deialdi bakoitzeko erakunde onuradun bakoitzeko.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Lehenengo deialdirako eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 12ko 08: 30etik 2023ko maiatzaren 15eko 13: 30era izango da, eta bigarren deialdirako, berriz, 08: 30etik aurrera.
2. ARLOA: ESTATUAREN LAGUNTZAK DIREN DIRULAGUNTZAK (MINIMIS)
DIRULAGUNTZA JASO DEZAKEEN GERTAKARIA
Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egitea, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Eragin sozial eta ekonomiko positiboa izatea Bizkaiko eskualdeetan.
b) Bizkaiaren posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzea.
c) Bisitarien eta gaualdien kopurua handitzea
ERAKUNDE ONURADUNAK
a) Jarduera turistikoa garatzea xede soziala duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako erakundeak.
b) Turismo-ekitaldi bat egiten duten enpresak eta nortasun juridikorik gabeko beste erakunde batzuk