Azken Hartzaileak
– Euskadiko turismo-ostaturako eraikinen jabeak eta enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak izango dira jarduketak egiteko laguntzen azken hartzaileak.
Diru laguntza jaso dezaketen jarduketak:
• 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.
• 2. tipologia – Berokuntza-, klimatizazio-, hozte-, aireztapen- eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko jarduerak; hainbat eraikinetako turismo-guneetarako energia berriztagarrien eta/edo hondar-beroaren bidez elikatutako bero- eta hotz-sareak instalatzea barne.
• 3. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak
Jarduerak turismo-ostaturako diren eta nahitaez Euskadiko Turismo Enpresa eta Jardueren Erregistroan (REATE) inskribatuta dauden eraikinetan edo eraikin-konplexuetan egin beharko dira. Hala, turismo-ostatuko establezimendutzat hartzen dira jendearentzat oro har irekita dauden lokalak, instalazioak eta ondasun higigarriak, hala badagokio, aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz, baldin eta ostatatze-zerbitzu turistikoak badira. Definizio honetan ez dira sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, ezta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletan ostatu-zerbitzua ematen den espazioak ere. Zehazki, honako hauek hartuko dira ostatu turistikoko establezimendutzat:
- Hotel-establezimenduak: Hotelak, hotel-apartamentuak eta ostatuak
- Apartamentu turistikoak
- Kanpinak
- Nekazalturismoak eta landetxeak
- Turismo-aterpetxeak
Laguntza eskatzen den jarduketek berriztagarria ez den energia primarioaren kontsumoa % 30 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute, abiapuntuko egoerarekin alderatuta. Hori justifikatzeko, egungo eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta eraberritzearen ondoren lortutako eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.