Xedea:
Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresei produktu berriak garatzen eta merkaturatzen laguntzeko laguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea ere, eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta gaualdien kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea
Onuradunak:
1) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko elkartzeak, zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenak eta Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan inskribatuta daudenak, baita jarduera turistiko osagarriak egiten dituztenak ere.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak badaude haien xedeen artean
Laguntzen zenbatekoa:
1.- Turismo-produktuak sortzen, abian jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea: egin beharreko gutxieneko gastua 3.000 eta gehieneko dirulaguntza 20.000. Jarduera-eremua lurralde historikoa edo EAE duten enpresa-elkarte turistikoen kasuan 40.000
2.-– Kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldietarako laguntza: egin beharreko gutxieneko gastua 3.000 eta gehieneko dirulaguntza 7.500. Lurralde Historiko edo EAEko jarduera-eremua duten enpresa-elkarte turistikoen kasuan, 40.000,00. 2023an 5 edizio edo gehiago badira eta/edo iraupena: segidako hiru egun gainditzen ditu 15.000 arte. Egiaztatzen bada lankidetza-hitzarmen bat egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor batekin, amaierako publikoari zuzendutako ekitaldiari lotutako pakete turistiko bat egiteko eta merkaturatzeko 25.000.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak:
2023ko ekitaldian honako proiektu-tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduerak:
- Euskadin garatzen diren turismo-produktuak sortzen, abian jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea. Atal honetan, turismo-produktu lehiakorrak, arduratsuak eta iraunkorrak garatzen, produktu horiek merkaturatzen eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzen laguntzen duten Euskadin garatutako ekimenak babestuko dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta oihartzun nazionala eta nazioartekoa badute eta Euskadiren turismo-irudia eta -posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen badute. Euskadi bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko gisa finkatzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiei lagunduko zaie atal honetan.
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna
Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoa ez da, inola ere, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izango, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera. Ondorio horietarako, diruz lagundutako jardueraren kostutzat hartuko dira aurkeztutako eta onartutako gastu guztiak, eta, hala badagokio, justifikatutakoak.