• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
0 eta 3 Urte Bitarteko Haur-Eskolen Titular diren Toki-Korporazioentzako Dirulaguntzak – 2024/2025 Ikasturtea
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/12/30 - 2025/01/27

Deialdiaren helburua da 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Dirulaguntzak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko emango dira.

Plazaren Zenbatekoa

Plaza bakoitzeko zenbatekoa 0-1 eta 1-2 urteko adin-tarterako ezarritako moduluaren % 60 izango da, eta % 100 2-3 urteko adin-tartean, deialdi honetan ezarritako salbuespen eta baldintzekin.

Dirulaguntzaren Ordainketa

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

  • Lehenengoa, % 30ekoa, 12. artikuluan aipatzen den hitzarmena sinatu ondoren ordainduko da.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 70a, dirulaguntzaren onuradunak 2024-2025 ikasturteari dagozkion gastuen eta diru-sarreren frogagiriak bidali ondoren egingo da.

Gauzatze Epea

2024 – 2025 ikasturtea.

Justifikazio Epea

Justifikazio hori aurkezteko epea 2025eko uztailaren 1etik 31ra bitartekoa izango da, eta Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan aurkeztuko da.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved