Deialdiaren helburua da 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak ematea.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Dirulaguntzak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko emango dira.
Plazaren Zenbatekoa
Plaza bakoitzeko zenbatekoa 0-1 eta 1-2 urteko adin-tarterako ezarritako moduluaren % 60 izango da, eta % 100 2-3 urteko adin-tartean, deialdi honetan ezarritako salbuespen eta baldintzekin.
Dirulaguntzaren Ordainketa
Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
- Lehenengoa, % 30ekoa, 12. artikuluan aipatzen den hitzarmena sinatu ondoren ordainduko da.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 70a, dirulaguntzaren onuradunak 2024-2025 ikasturteari dagozkion gastuen eta diru-sarreren frogagiriak bidali ondoren egingo da.
Gauzatze Epea
2024 – 2025 ikasturtea.
Justifikazio Epea
Justifikazio hori aurkezteko epea 2025eko uztailaren 1etik 31ra bitartekoa izango da, eta Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan aurkeztuko da.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2