Dirulaguntzen deialdia Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalek eta udal horiek parte hartzen duten elkarteek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan parte har dezaten sustatzeko.
Erakunde Onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek.
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek parte hartzen duten hurrengo elkarteak:
- Bizkaiko mankomunitateak.
- Bizkaiko “Behargintzak” Enplegurako Laguntza Zentroak.
- Bizkaiko Landa Garapeneko Federazioa eta Elkarteak.
- Bilbo-Bizkaia 2030 Turismo Estrategian aintzatetsitako Bizkaiko eskualdeko turismo-kudeaketako erakundeak: Gorbeialde, Jata Ondo, Urkiola, Urremendi, Enkartur eta Lea Artibai Fundazioa.
Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira laguntza teknikoko eta aholkularitzako lanak direla-eta kanpoko aholkularitza-enpresek jaulkitako fakturetan agertzen direnak, baldin eta helburua bada tokiko proiektuak Europako programa eta ekimenetara aurkeztea.
Gainera, honako gastu hauek onartuko dira:
- Bideragarritasun- eta merkatu-azterketak.
- Proiektua garatzeko beharrezkoak diren txosten eta azterlan tekniko espezifikoak.
- Proiektua Europako ekimenari, proposatutako Europako partzuergoari eta deialdi zehatz batean sartzeari buruzko balorazio-txostenak.
- Partzuergoaren jarduerak koordinatzea.
- Proiektua idaztea.
- Proiektua behar diren bitartekoen bidez aurkeztea.
Dirulaguntza Kopurua
Dirulaguntzen kopurua ahalik eta handiena izango da, aurrekontuko diru-izendapenaren eta azkenean emandako laguntzen zenbatekoaren arabera.
Laguntzaren Zenbatekoa
150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalentzat:
- 1.200 biztanle baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- 1.200 biztanle baino gehiago eta 7.500 baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako erakunde onuradunentzat, kanpoko kostuen % 50 finantzatuko da.
150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek parte hartzen duten elkarteentzat:
- Erakunde onuraduna osatzen duten udalen biztanleriaren batura 1.200 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- Kopuru hori 1.200 biztanletik gorakoa eta 7.500 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako kasuetarako, kanpoko kostuen % 50 finantzatuko da.
Laguntzak gehiegi ez kontzentratzeko, 10.000 euroko muga ezarri da erakunde onuradun bakoitzeko.