Foru dekretu honen arabera diruz lagundu daitekeen jarduera 2024. eta 2025. urteetan Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeek kirol instalazioetan inbertsioak egitea da.
Inbertsiotzat hartuko dira: egitura aldatzea, espazioen bizigarritasuna egokitzea edo hobetzea, ekipamendua ordeztea eta dauden instalazioak birbanatzea barne.
Diru-laguntzaren eskaera eragin duten jarduerak 2024an, 2025ean edo 2024-2025eko epean egin beharko dira.
Erakunde bakoitzak dirulaguntza eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.
Erakunde Onuradunak
Foru dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko udalak, mankomunitateak, kiroletako udal-erakunde autonomoak eta udal-sozietate publikoak.
Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epean egiten direnak, eta diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan.
Laguntzen Zenbatekoa
Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa proiektuaren aurrekontu araztuaren % 75 izango da, gehienez 300.000 €-ra arte.
Gauzatze Epea
Dirulaguntzaren xede den jarduketa 2024ko eta/edo 2025eko ekitaldietan egin beharko da.
Justifikatzeko Epea
Erakunde onuradunak 2026ko martxoaren 27a baino lehen justifikatu beharko du laguntza.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)