
Agindu honen xedea da Estatu Idazkaritzak Tokiko Erakundeetan 2030 Agenda ezarri, lerrokatu eta kokatzea sustatzen duten proiektu eta ekimenetarako, bere aurrekontuetako kredituen kargura, norgehiagokako erregimenean, eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.
Entitate onuradunak:
- Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluan jasotako toki-erakundeak izan daitezke erakunde onuradun
- Halaber, erakunde onuradun izan daitezke Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluaren arabera eratutako toki-erakundeen elkarteak, baldin eta agindu honetako xedapen gehigarri bakarrean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
- Diru-laguntza jasotzen duen erakunde onuraduna izateak esan nahi du deialdia egin duen erakundearen eta erakunde laguntzailearen aurrean bere gain hartzen dituela izaera horri dagozkion eskubide eta betebehar guztiak, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen eta hura garatzeko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduaren ondoriozkoak.
- Entitate onuradunek egiten dituzten ekintzek oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa bete beharko dute.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak. Multzoen kasuan, eskakizun hori taldekide bakoitzari aplikatuko zaio.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak:
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko dira, eta hauetako bati erantzun ahal izango diote:
a) Langileen kostuak. Kontusail honetan sartzen ahalko dira proiektua garatzeko kontratatutako langileen ordainsariak ordaintzearen ondoriozko gastuak, bai eta erakundeaz kanpoko langileenak ere, zerbitzuak alokatzeko kontratua dutenak edo noizbehinkako lankidetza egiten dutenak. Diruz lagundutako proiektua betetzera atxikitako langileen ordainsariek deialdietan lanbide talde desberdinentzat ezarritako ordainsarien zenbatekoraino baino ez dute dirulaguntzarik jasoko.
b) Aktibitateak. Kontusail honetan sartuko dira diruz lagundutako proiektua egiteak dakartzan gastuak, baldin eta proiektua gauzatzeko zehaztu eta beharrezkoak badira:
- Kontsumo artikuluak, hornidurak eta zerbitzu orokorrak, egindako kostu errealen arabera diruz laguntzen ahal direnak, fakturen bidez jasoak.
- Proiektua garatzeko erabilitako ondasun higiezinen alokairua.
- Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunetan (erosketa, eraikuntza, errehabilitazioa eta hobekuntza) inbertsioak egin behar izanez gero, inbertsioak ezinbestekoak direla eta jarduerarako aurreikusitako lorpenekin lotuta daudela justifikatu beharko da. Inbertsio horiek ezin izanen dute gainditu kasuan kasuko proiekturako eskatutako dirulaguntza osoaren %5, eta gastua deialdi bakoitzean diruz laguntzen ahal den epean egin beharko da, justifikazio eguna baino sei hilabete lehenago gutxienez. Onuradunak hamar urtez erabili beharko ditu ondasunak diru-laguntza eman zitzaion helburu zehatzerako, ondasun inskribagarrien kasuan, eta bost urtez gainerako ondasunen kasuan. Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.4 artikuluko arauak bete beharko dira.
- Dietak eta bidai gastuak: kontzeptu honen kargura bidezkotzen ahalko dira soilik proiektuari atxikitako langileen dietak eta bidaia gastuak. Joan-etorriak, ostatua eta mantenua, zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan jasotako dieten 2. taldeari dagokion gehienekora arte. Dietak eta bidai gastuak diruz laguntzen ahal dira, baldin eta diruz lagundutako programaren zenbateko osoaren% 10 gainditzen ez badute.
- Proiektua gauzatzeko behar diren material inbentariagarria eta bibliografikoa erosteko edo alokatzeko gastuak.
- Material suntsikorra, hala nola paperak, kontsumigarriak edo bestelakoak.
- Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, diruz lagundutako proiektua egiteko peritu-gastuak (diruz lagundutako proiektuaren ikuskatzailearen txostena barne) eta administrazio-gastu espezifikoak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta proiektua behar bezala prestatu eta gauzatzeko ezinbestekoak badira.
- Bestelako gastuak, hala nola, egindako jardueren publizitatea eta zabalkundea, proiektuaren gauzatzeari lotutako zerbitzu profesionalak ematea, edo diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean zerikusia duten beste batzuk.
Proiektuak gauzatzeko epea
Proiektu edo ekimen bakoitza gauzatzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da, dagokion emakida-ebazpena argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Proiektuen zenbatekoa
Proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, gutxienez 20.000,00 €eta gehienez 250.000,00 €eskatzen badira.
Aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi honen laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Oinarri arautzaileak: