• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
7.000 Biztanle baino Gutxiagoko Udalek Hirigintza-Plangintza Berrikusteko Dirulaguntzak_2024
Dirulaguntza mota:
Eskatzeko epea:
2024/05/07 - 2024/05/24

Diru-laguntza hauen xedea da Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalen hirigintza-plangintzaren jarduera orokorra sustatzea, hirigintza-plangintza berrikusteko tresnak —  zerbitzu-kontratu administratibo bidez egiten direnak— egitearen ondoriozko kostuak finantzatuta, betiere jarduera horren helburua udalerrien plangintza orokorra Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzea bada.

Entidades Beneficiarias

Xedapen honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, baldin eta hirigintza-plangintza orokorra Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitu behar badute.

Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak

Dirulaguntza jaso dezaketen hirigintza-tresnak hauek dira:

  • Plangintza orokorra erabat edo partez berrikustea Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko  ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
  • Aurrekoak egiteko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak, bereziki ingurumen-ebaluazio  estrategikorako lanak, Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura  arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren arabera eska daitezkeenak.

Dirulaguntzaren xedean jasotako kostuen barruan (BEZa barne), hirigintza-tresna egiteko zerbitzu-kontratuaz gainera, honako kontratu hauek ere sartu ahal izango dira: hirigintzako, ingurumeneko eta sektoreko legeriaren arabera osagarriak eta beharrezkoak edo eskatzekoak diren dokumentu eta azterlanak egiteko kontratuak (herritarrek parte hartzeko prozesuak, genero-ikuspegia txertatzea,  ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoa, azterlan akustikoak edo zonakatze akustikoa eta zaratamapa egitea).

Laguntzaren Zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan.

Justifikatzeko Epea

Justifikazio guztia aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 30a izango da. Epe hori dirulaguntza eta jarduera egin izana justifikatzeko ere izango da, eta ezingo da luzatu.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved