• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Azpiegituretan eta Baso-Eremuen Garapenean Inbertsioak Egiteko eta Basoen Bideragarritasuna Hobetzeko Dirulaguntzak_2025
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa ,  Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/02/03 - 2025/04/25

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-erregimenean, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plan Teknikoen ondorioz Bizkaiko Lurralde Historikoko mendi pribatuetan egiten diren basogintzako jarduerei, bai eta planak berak egitea ere.

Erakunde Onuradunak

Jabeen elkarteak, mankomunitateak, administrazio-batzarrak eta udalak; pertsona fisikoak eta juridikoak.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

  • 1. jarduera: baso-landaketak eta baso-azalerak sortzea.
  • 2. jarduketa: kudeaketa-plan teknikoak eta basoak hobetzeko proiektuak.
  • 3. jarduera: basogintzako inbertsioak azpiegituretan.
  • 4. jarduketa: baso-kalteak prebenitzeko inbertsioak.
  • 5. jarduketa: baso-kalteak konpontzeko inbertsioak.
  • 6. jarduketa: Inbertsioak ingurumen-helburuak dituzten baso-jarduketetan.

Gauzatze Epea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako aurreko laguntza-planeko eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera egiten direnak izango dira, honako hauek egin aurretik:

  • 2025eko ekainaren 1a, baso-landaketak eta baso-azalerak (baso-berritzeak, itxiturak eta babesleak) sortzeko 1. jarduketako inbertsioetarako.
  • 2025eko urriaren 1a, 2., 3., 4. eta 5. jarduketetako inbertsioetarako. (Eskaera-aldi honen aurretik egindako belar-sastrakak garbitzea ez da diruz lagunduko).
  • 6. jarduketako (Basogintzako inbertsioak azpiegituretan) inbertsioak onartzen diren ekitaldiko abenduaren 1a.

Justifikazio Epea

Lanak eta inbertsioen justifikazioa 2025eko urriaren 1a baino lehen egin behar dira, 1. jarduketan adierazitako inbertsioak eta horien justifikazioak izan ezik (basoberritzeak, itxiturak eta babesleak). Horien lanak eta justifikazioak 2025eko ekainaren 1a baino lehen egin behar dira, eta 6. jarduketako inbertsioak (baso-pistak) onartzen den ekitaldiko abenduaren 1a baino lehen.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen Fitxa: Ficha_v2

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved