Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak

Dirulaguntza mota:
Turismoa
Eskatzeko epea:
2023/04/03 - 2023/05/12
XEDEA: Bilbo Bizkaia helmugaren 2023rako turismo-garapen jasangarrirako dirulaguntzen programa: 8 jardun-eremu
NORENTZAT? Bizkaiko Udalak eta bestelako toki erakundeak. LEA ARTIBAI eskualdean LEKEITIO eta ONDARROA-ko udalak dira onuradunak
ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?
Proiektuak hurrengo jardun-eremu batetan sartu beharko dira:
- Kudeaketa turistikoko ekosistema indartzea (1. arloa)
- Bilbo Bizkaiko turismo-baliabideak indartzea (2. eta 9. arloak)
- Bilbo Bizkaiko turismo-produktuak sendotzea (3. eta 10. arloak)
- Ekosistema jasangarri baterako proiektuak sustatzea (4. eta 11. arloak)
- Sektorearen lehiakortasuna hobetzea (5. eta 12. arloak)
- Helmuga digitalizatzea (6. eta 13. arloak)
- Bisitarientzako arreta hobetzea (7. arloa)
- Sustapen turistikoa merkatuetan (8. eta 14. arloak)
- arlotik 8.era artekoek ez dute Estatuaren Laguntza osatzen; aldiz, 9. arlotik 14.era artekoetan jasotakoak hartzen dira Estatuaren Laguntzatzat.
Oro har, diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira. Begiratu arlo bakoitzari buruzko informazioa zehatza
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia