Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanle edo gutxiagoko udalek hirigintza-plangintza berrikustea 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/03/31 - 2026/10/15
Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanle edo gutxiagoko udalek hirigintza-plangintza berrikusteko dirulaguntzak, 2026ko ekitaldirako.
Erakunde onuradunak
7.000 biztanle edo gutxiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen hirigintza-dokumentuak:
- Plangintza orokorraren berrikuspen osoa edo partziala, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
- Aurrekoak egiteko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak, bereziki ingurumen-ebaluazio estrategikorako lanak, planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren arabera eska daitezkeenak.
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak
Ematen den dirulaguntzaren bidez, udalerriko plangintza orokorra berrikusteko hirigintza-tresna egiteko kostuak finantzatuko dira, zerbitzuen administrazio-kontratu bidez.
Gauzatzeko epea
Udalek hiru hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza ordaintzen denetik hasita, aurkeztutako fakturen ordainagiriak aurkezteko.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua