• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
EAEko EGF Plus 2021-2027 Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2023/12/05 - 2024/09/30

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Berme Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, esperientzia profesionalaren bitartez gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurri gisa.

Erakunde Onuradunak

Deialdi honetako laguntzen onuradun izan daitezke, aldez aurretik berariazko eskaera egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak eta udalerriak, edo horien mendeko toki-garapeneko agentziak, baldin eta nortasun juridikoa badute.

Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Dirulaguntzen arloko itzulketa betebeharrak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik.
  • Ez izatea laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legez ezarritako kausaren bat, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Kontratatuko Gazteek Bete Beharreko Baldintzak

Eskakizun hauek bete behar dituzte dirulaguntzen azken hartzaile izango diren gazteek:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
  • Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak

Gazteak kontratatzeagatik, soldata-kostuek jaso ahal izango dute dirulaguntza, Gizarte Segurantzari dagozkion kontzeptu guztien ondoriozko kotizazioa barne:

  • Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, unibertsitate-masterra, unibertsitate gradua, unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa: 39.159,56 €
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa: 26.106,38 €
  • Erdi- edo goi-mailako prestakuntza-zikloak, Batxilergoa:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa: 29.135,31 €
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa: 19.423,54 €
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa, profesionaltasun-ziurtagiriak, DBHko graduduna:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa: 26.419,77 €
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa: 17.613,18 €
  • Eskola-ziurtagiria, kualifikazio gabekoak:
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 12 hilabeteko kontratazioa: 22.636,69 €
    • Kontratatutako pertsona bakoitzeko modulua, 8 hilabeteko kontratazioa: 15.091,13 €

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

  • Ebazpena: 2400099e.pdf (euskadi.eus)
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved