EAEko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, ITSASPEN_2023

Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
- 2023/09/29
Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen araubidea ezartzea eta arautzea, biztanleen oinarrizko zerbitzuak eta bizi-kalitatea hobetuz eta kostaldeko herriak biziberritzen eta berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen lagunduz (Itsaspen programa).
Laguntza-ildoak
- II. Kapitulua: Itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak
- III. Kapitulua: Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak
Erakunde onuradunak
- II. Kapitulua: Itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak
- Udalerriak, zuzenean edo beren erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen, fundazio publikoen, nortasun juridikoa duten udal-partzuergoen, mankomunitateen eta eskualdeen bitartez.
- III. Kapitulua: Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak
- Administrazio publikoak, zuzenean edo erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen bidez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten partzuergoak; zuzenbide publikoko korporazioak; irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak eta pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak edo pribatuak, eta erkidegoak.
ondasunenak - Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen talde publiko edo pribatuak direnean (ondasun-erkidegoak barne), horietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko guzti-guztiak hartuko dira onuraduntzat.
- Administrazio publikoak, zuzenean edo erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen bidez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten partzuergoak; zuzenbide publikoko korporazioak; irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak eta pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak edo pribatuak, eta erkidegoak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
- II. kapitulua: Itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak
- Itsasertzeko herrien oinarrizko zerbitzuak edo azpiegiturak hornitzea edo hobetzea dakarten proiektuak, bizi-kalitatea hobetzea dakartenak. Ikus gizarte-zentroak, haurtzaindegiak, eguneko zentroak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-instalazioak eta -ekipamenduak, turismo-ekipamenduak, botikinak.
- Energia-hornidurarako, ur-hornidurarako eta saneamendurako eta telekomunikazioetarako oinarrizko azpiegiturak hobetzea dakarten proiektuak.
- Ingurune degradatuak birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko itsasertzeko herrien hirigintza-egokitzapena dakarten proiektuak.
- Informazio- eta komunikazio-teknologien (IKT) erabilera sustatzera bideratutako proiektuak, zerbitzuak eta ekipamenduak ekimen endogenotik abiatuz inplementatzeko.
- III. Kapitulua: Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak
- Itsas arrantzako eta historia- eta kultura-ondarea lehengoratzeko eta balioesteko proiektuak.
- Itsasertzeko kulturaren ondarea osatzen duten elementu etnografikoak berreskuratzeko proiektuak.
- Natura-ondarea leheneratzeko eta balioesteko proiektuak, bai eta natura-balio handiko parajeak garatzea ere.
- Aurreko guztiaren sentsibilizazio-ekintzak
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- II. kapitulua: Itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak
- Proiektu teknikoak eta obra-zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10eko mugarekin.
- Urbanizazio-obrak gauzatzea.
- Eraikuntza-obren egikaritze materiala.
- Makinak erostea.
- Tresnak eskuratzea.
- Altzariak erostea.
- Informatika- eta komunikazio-ekipoak erostea, bai hardwarea, bai softwarea.
- Beste azpiegitura batzuk.
- III. Kapitulua: Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak
- Proiektu teknikoak eta obra-zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10eko mugarekin.
- Urbanizazio-obrak gauzatzea.
- Zaharberritze-lanen gauzatze materiala.
- Altzariak erostea.
- Beste azpiegitura batzuk.
- Sustapen- eta hedapen-gastuak (jarduera hasteko bakarrik).
- Proiektu eta inbertsioei lotutako azterlanak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa
- II. eta III. kapituluak:
- Proiektu bakoitzerako lortutako puntuazioaren arabera, gehienez % 100 eta gutxienez % 30
- Diruz lagundu ahal izateko proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte.
Gauzatzeko epea
- II. eta III. kapituluak:
- Inbertsioak eta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke.
- Urteko proiektuetarako, gauzatzeko gehieneko epea 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango da, eta urte anitzeko proiektuetarako, 2024ko abenduaren 31ra artekoa, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. artikuluan eta 16. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe.
- Diruz lagundu beharreko proiektuak 2023ko ekitaldian hasi beharko dira.
Itsasertzeko eremuen definizio teknikoa
- ONDARROA: L1
- LEKEITIO: L2
- BERRIATUA: L6
- ISPASTER: L6
- MENDEXA: L6
- AMOROTO: L7
- GIZABURUAGA: L7
Minimis araudia
- II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetan aurreikusitako laguntzak, oro har, Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduan sartzen dira. Erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Hala ere, arrantza-sektoreko onuradunen kasuan, aplikatuko den minimis araua arrantza-sektoreko minimis laguntzei buruzko 875/2007 (EE) Erregelamendua izango da. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauan ezarritako laguntza-mugak hartuko dira kontuan.
Araudia
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea