Deialdia 2 pizgarri-programaz osatuta dago: batetik, industria-sektorean, nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, zerbitzu-sektorean edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, bizitegiena barne, energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko; eta, bestetik, sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.
Entitate onuradunak:
1. pizgarri-programaren barruan, subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten badute:
- Pertsona fisikoak.
- Pertsona juridikoak.
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak hizpide dituen administrazio publikoetako edozeinetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak edo zuzenbide pribatuko entitateak ere.
- Aurreko hiru puntuetako figuretako edozeinetako talde, elkarte, partzuergo zein beste edozein kolaborazio modutako erakundeak, nortasun juridikoarekin edo gabe.
2. pizgarri-programarako, subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez badute:
- Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluan xedatzen diren lurralde-mailako toki-erakundeak edo tokiko zein tokiaz gaindiko beste edozein entitate, aurrekoez bestelakoa dena, legez eratuta dagoena eta nortasun juridiko propioa daukana.
- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak hizpide dituen administrazio publikoetako edozeinetako sektore publiko instituzionaleko edozein entitate, baita irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak edo zuzenbide pribatuko entitateak ere.
- Aurreko puntuko figuretako edozeinetako talde, elkarte, partzuergo zein beste edozein kolaborazio modutako erakundeak, nortasun juridikoarekin edo gabe.