• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko laguntzak_2023
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
- 2023/01/31

Ebazpen honen helburua da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 2023an Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei, mankomunitateei eta 4.4 artikuluan aipatzen diren udal multzoei emango dizkien dirulaguntzak emateko deialdia egitea. Emakumeek eta gizonek toki-eremuan duten egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira dirulaguntzok, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz.

ENTITATE ONURADUNAK:

EAEko udalerri, kuadrilla, mankomunitate eta udalerri-multzoek eska ditzakete ebazpen
honetan deitutako dirulaguntzak.

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK:

  • Diagnostiko eta plan orokorrak, sektorialak edo estrategikoak egitea.
  • Indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko protokoloak egitea.
  • Protokoloei dagozkien ebaluazioak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako ordenantzak egitea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Diruz lagundu nahi diren jardueretarako onartutako aurrekontuaren % 80 izango da dirulaguntzaren zenbatekoa 5.000 biztanletik gora dituzten udalen kasuan, eta % 90 izango da 5.000
biztanletik behera dituztenen udalen kasuan; baita kuadrillen, mankomunitateen eta/edo uda
lerri-multzoen kasuan ere.

Proiektu bakoitzeko, 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, kuadrilla, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved