• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egiteko dirulaguntzak_2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/02/25 - 2025/04/01

Ebazpen honen xedea da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, erakundeei eta mankomunitateei eta 4.6 artikuluan adierazitako elkarteei 2025erako emango dizkien dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzea. Dirulaguntza horien helburua da laguntza tekniko espezializatua ematea, diagnostikoak egiteko eta «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egiteko.

Erakunde Onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-taldeek eskatu ahal izango dituzte ebazpen honetan deitutako dirulaguntzak, baldin eta diagnostikoak egin eta/edo «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak» egin eta/edo ebaluatu nahi badituzte, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako indarreko plana garatzeko.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Erakundearen helburuekin bat etorriz, tokiko eremuan emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatzeko berdintasun-planak egiteko eta ebaluatzeko behar den laguntza tekniko espezializatuak eragindako gastuak diruz laguntzera bideratu beharko dira laguntzak, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 16ra bitartean.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Diagnostikoa egiteko edo berdintasunerako plana egin eta ebaluatzeko behar den laguntza tekniko espezializatua emateak eragindako gastuak ordaindu ahal izango dituzte laguntzek:

  • Udalerriko, udal-taldeko, kuadrillako edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua luzatzearen ondoriozko langile-gastuak, edo berdintasun-teknikariak aldi baterako kontratatzearen ondoriozkoak, lan-proiektua modu esklusiboan egiteko.
  • Laguntza tekniko espezializatuaren gastuak, pertsonak eta aholkularitza-enpresak kontratatuta.
  • Zailtasun bereziak dituzten edo askotariko diskriminazioa jasaten duten emakumeek lan-prozesuan parte hartzea eragozten duten oztopoak ezabatzeko neurri osagarrietatik eratorritako gastuak.

Dirulaguntzen Zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa 7.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan dirulaguntza eskatzen duten jarduerak egiteko onartutako aurrekontuaren % 75 izango da, eta % 90 7.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, eta baita 7.000 biztanletik beherako kuadrillen, mankomunitateen edo udalerri-taldeen kasuan ere.

Gehienez 15.000 euro emango dira proiektu bakoitzeko, 7.000 biztanletik beherako udalerri batek aurkezten badu; 7.000 biztanletik gorako udalerri batek aurkezten badu, 7.500 euro; eta 30.000 euro proiektua kuadrillek, mankomunitateek edo udalerri-taldeek aurkezten badute.

Dirulaguntzaren Ordainketa

Ordainketa bakarra egingo da jarduerak egin eta emandako dirulaguntzari dagozkion gastu guztiak justifikatu ondoren.

Gauzatze Epea

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 16ra bitartean gauzatu beharko dira.

Justifikazio Epea

Laguntza hau 2025eko abenduaren 16ra arte justifikatu ahal izango da.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved