
150.000 biztanletik beherako udalek parte hartzen duten udal edo elkarteei laguntza teknikoa eta kanpo-aholkularitza emateko lanak diruz lagunduko dira, baldin eta Europar Batasuneko programa eta ekimen europarretan proiektuak aurkezteko helburua badute 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean.
Erakunde Onuradunak
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak:
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek.
- 150.000 biztanletik beherako Bizkaiko udalek parte hartzen duten honako elkarte hauek:
- Bizkaiko mankomunitateak.
- Bizkaiko «Behargintzak» Enplegua Laguntzeko Zentroak.
- Bizkaiko Landa Garapenerako Federazioa eta elkarteak.
- Bilbo-Bizkaia 2030 Turismo Estrategian aintzatetsitako Bizkaiko eskualde-mailako turismo-kudeaketako erakundeak: Gorbeialde, Jata Ondo, Urkiola, Urremendi, Enkartur eta Lea Artibai Fundazioa.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira kanpoko aholkularitza-enpresek Europako programa eta ekimenetan tokiko proiektuak aurkeztea helburu duten laguntza teknikoko eta aholkularitzako lanak direla-eta egindako fakturetan agertzen direnak.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Honako gastu-kategoria hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Bideragarritasun- eta merkatu-azterketak.
- Proiektua garatzeko beharrezkoak diren txosten eta azterlan tekniko espezifikoak.
- Proiektua Europako ekimenari, proposatutako partzuergo europarrari eta deialdi zehatz batean duen azken kokapenari buruzko balorazio-txostenak.
- Partzuergoaren jarduerak koordinatzea.
- Proiektua idaztea.
- Proiektua behar diren bitartekoen bidez aurkeztea.
Laguntzen Zenbatekoa
Udalak:
- 1.200 biztanle baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- 1.200 biztanle baino gehiago eta 7.500 baino gutxiago baditu, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako erakunde onuradunen kasuan, kanpoko kostuen % 50 finantzatuko da.
Taldeak:
- Erakunde onuraduna osatzen duten udalen biztanleriaren batura 1.200 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 100 finantzatuko da.
- Batura hori 1.200 biztanletik gorakoa eta 7.500 biztanletik beherakoa bada, kanpoko kostuen % 75 finantzatuko da.
- Gainerako kasuetan, izandako kanpo-kostuen % 50 finantzatuko da.
Laguntzen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko, 10.000 euroko muga ezarri da erakunde onuradun bakoitzeko.
Gauzatze Epea
2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2