Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoa – PREE 5000 programa_2021

Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/01/13 - 2023/12/31
Programa hau gauzatzeak Europar Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen lagunduko du, lehendik dauden eraikinak eraberritzeko jarduketak eginez, horien erabilera eta titularren izaera juridikoa edozein dela ere, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizten laguntzeko.
ENTITATE ONURADUNAK:
- Edozein erabileratarako eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu edo publikoak.
- Udalek, probintzietako diputazioek edo toki-erakundeek.
BETEBEHARRAK:
- Erronka demografikoko udalerritzat joko dira 5.000 biztanle arteko udalerriak eta 20.000 biztanle arteko hirikoak ez diren udalerriak, baldin eta beren biztanle-entitate berezi guztiak 5.000 biztanle artekoak badira.
- Eraikina 2007. urtea baino lehen egon eta eraiki behar da
- Laguntzaren xede diren jarduketek eraikinaren guztizko kalifikazio energetikoa hobetu behar dute, karbono dioxidoaren isurien eskalan neurtutako letra batean, gutxienez.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN JARDUERAK:
- Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzea.
- Berotzeko, girotzeko, hozteko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea.
- Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzea.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA
- Diruz lagundu daitekeen 1. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 50ekoa izango da.
- Diruz lagundu daitekeen 2. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 40koa izango da.
- Diruz lagundu daitekeen 3. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 20koa izango da.
Diruz lagun daitezkeen jarduketa-mota guztiei aplika dakiekeen gutxieneko kostu hautagarria 10.000 eurokoa da laguntza-eskaera bakoitzeko. Laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 250.000 eurokoa izango da.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua